2012ko kirolari eta kirol talde onenak sarituko ditu Zarauzko Udalak

Aritz Mutiozabal 2013ko urtarrilaren 21a

Amenabar Zarautzek igoera lortu zuen iaz (Gorka Rubio).   Urtero legez, Zarautzen kirolaren arloan dabiltzan elkarte eta norbanakoei eskertzeko eta haien lana balioan jartzeko Kirol Gala antolatu du Zarauzko Udalak. Ekitaldia hilaren 25ean izango da, Antoniano aretoan. Aurtengo sarituak honako hauek izango dira: - Ane Lezea (gimnasia erritmikoa): Emakumezko kirolari onena - Xabier Gorrotxategi (txirrindularitza): Gizonezko kirolari onena - Zarauzko ZKE futbol taldea (futbola): Emakumezko talde onena  - Amenabar ZKE (eskubaloia): Gizonezko talde onena  - Joxerramon Iruretagoiena Izeta II.a (harri-jasotzea): Kirol jarduera - Juan Mari Arrizabalaga (ZKEren presidente ohia): Bizitza osoa boluntariotzan - Giroa SAU (futboleko babeslea): Babeslearen saria

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide