Atano III. txapelketa hasiko da bihar

Urola Kostako Hitza 2013ko urtarrilaren 21a

Atano III. Pilota Txapelketa Azkoitiko Oteiza Pilota Elkarteak Atano III. Pilota Txapelketa antolatu du hogeita bederatzigarren urtez, eta datozen hiru hilabetetan 80 neska-mutil lehiatuko dira Gurea pilotalekuan. Zazpi eta hamalau urte bitarteko pilotariek hartuko dute parte txapelketan, hamar mailetan banatuta; bihar izango da lehenengo partida, 17:15ean. Asteartetan ez ezik, ostegunetan eta larunbat goizetan izango dira saioak. Bihar, hitzaldia Oteiza Pilota Elkarteak eta Azkoitiko Udalak antolatuta, pilotaren inguruko hitzaldia izango da bihar, 19:30ean, kultur etxean. Bertan izango dira Koldo Aldalur kazetaria, Juan Mari Juaristi Atano XIII, eta Aspeko Aritz Laskurain eta Aitor Mendizabal eta Asegarceko Jon Ander Albisu eta Mikel Olaetxea. Aspaldiko eta egungo pilota partiden bideoekin uztartuko dute hitzaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide