Sebastian Deunaren Eguna izan zen atzo, eta Urtetan gogotik ospatu zuten. Izan ere, herri kirol jaialdia izan zen frontoian: Izetatarrak—Jesus Mari eta Hodei Iruretagoiena,
Izeta III.-a eta
Izeta IV.-a—, Mikel Lopetegi
Urra eta Xabat Olaizola hasiberriekin jardun zuten harria jasotzen. Trontzan, berriz, Andoni Goikoetxea, Garikoitz Lopetegi eta
Aierdi I.-a eta
Aierdi II.-a. Ondoren, bailarako gazteen arteko kirol jokoak eta auzoko ezkonduen eta Urtetako Neska Mutil Ardoako kideen arteko lehia izan zen. Ikusmina sortu zuen jaialdiak, eta frontoia leporaino bete zen. Erlantz eta Aratz trikitilariek girotu zuten jardunaldia. Arratsaldean, erromeria izan zen, Arkaitz Allur eta Agurtzane Mujikaren trikiti soinuarekin. Gaur, berriz, hamaiketakoa egin dute elkartean. Sebastian Deuna atzo bazen ere, larunbatean ekin zioten festari Urtetako Neska Mutil Ardoak. Eguerdian bota zituzten jaiak iragartzen dituzten itxaferoak.
Datorren asteburuan ere izango da zer gozatua auzoan. Hona hemen datozen egunetako egitaraua:
Urtarrilak 25, ostirala
- 21:00. Auzoko ezkonduentzako bertso afaria, Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin bertsolariekin.
- Ondoren. Erromeria, Izer eta Alabier trikitilariekin.
Urtarrilak 26, larunbata
- 16:00. Urtetako XIII. Mus Txapelketa Azkarra. Elizmendin jokatuko da.
Urtarrilak 27, igandea, edadetuen eguna
- 10:30. Meza. Txinpirin abesbatzak abestuko du mezan zein bukaeran.
- Ondoren. Hamaiketakoa, auzo elkartean.
- Jarraian. Gorriti eta bere abereen ikuskizuna.
- Ondoren. Gazteek auzoko edadetuei omenaldi bazkaria eskainiko diete.