Iñaki Lopategiren idi parea Euskadiko txapeldun

Aritz Mutiozabal 2013ko urtarrilaren 21a

Iñaki Lopategi (Ibon Errazu.)   Larunbat gauean Euskadiko Idi Proba Txapelketako finala jokatu zen Aiako probalekuan. Hiru bizkaitar sailkatu ziren azken txanparako, eta haien artean erabaki zen txapela: hau da, Lurberri (Birle), Ekomet (Mungia) eta Iñaki Lopategi (Birle) parrte-harrtzaileen artean. Azkenean, Iñaki Lopategiren idi parea izan zen nagusi, 52 plaza eginik. Ekomet (Mungia) izan zen bigarren, 50 plaza zinta 1 eta 2.06 metrorekin; eta Lurberri (Birle), hirugarren, 43 plaza 2 zinta 0.72 metrorekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide