Zubeldia eta Egaña Aizarnazabalen

Nerea Uranga 2013ko urtarrilaren 19a

Iker Zubeldia eta Andoni Egaña Aizarnazabalen (Adiskide Bertso Elkartea) 55 bertsozale elkartu ziren atzo iluntzean Aizarnazabalgo Mikel elkarteko bertso afarian, bertan bildutakoek gozatu ederra hartu zuten. Iker Zubeldia zegamarra eta Andoni Egaña zarauztarra aritu ziren Aizarnazabalgo Adiskide Bertso Elkarteak antolatutako saioan. Antolatzaileen arabera, "afaria bera ere, primerakoa izan zen: sopa, legatza, oilaskoa, kafea eta kopa. Urtero-urtero borondate truk ari den sukaldari taldeak merezi du aipamenik". Bertsolariek bi saio egin zituzten; aurreneko saioan librean aritu ziren, 45 minutuz. "Mahaian zeudenei zirikatzeaz gain, bata besteari zirikatzen eta Aizarnazabal eta herritarren inguruko kontuak aipatzen" jardun zuten. Ondoren, atsedenaldi bat egin ondoren, bigarren saioari ekin zioten bertsolariek. Saio hau luzeagoa izan zen eta orduan Mikel Aiertza bertso elkarteko kideak jarritako gaiei erantzuten aritu ziren lehenengo eta segidan afaltzera bildutakoek ere gaiak jartzeko aukera izan zuten. Saioari bukaera Joxe Agirre aipatuz eman zioten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide