Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Zaragueta Herri Eskolak hizkuntza ohituren inguruko bi hitzaldi antolatu ditu datorren astearterako. Bi kasuetan Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta soziolinguista Paula Kasares izango da hizlaria.
Lehen hitzaldia asteartean 17:30ean hasiko da eta haurraren heziketari dagokionean lehenengo urteetako hizkuntza ohiturak zein garrantzitsuak diren jorratuko da bertan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 0-12 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoentzat "oso hitzaldi gomendagarria" izango da.
Ondoren, 19:00etatik aurrera, Euskara, entra un idioma en casa hitzaldia izango da. Guraso erdaldunak dituzten etxeetan seme-alabak euskaraz ikasten hasteak dakartzan aldaketen eta ondorioen inguruan hausnartuko dute bertan.