Txurrumuski Aisialdi Taldeak Txurrukaraokea antolatu du urtarrilaren 26rako. Ekitaldia Ikastolako aretoan izango da eta Lehen Hezkuntzako 3 mailako haurretatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako gaztetxoetaraino, denek izango dute lotsak alde batera utzita abestuz ondo pasatzeko aukera aproposa bertan.
Txurrukaraokean izena eman nahi dutenek, Ametsa Gaztelekuan izango dute horretarako aukera hilaren 24a bitartean. Abesti zerrenda gaztelekuan bertan izango da eta parte-hartzaileek abestietako bat aukeratu beharko dute karaoke egunean abesteko.