2013ko solasaliden egitaraua martxan da Sanz Enea Liburutegian. Ildo horretatik, hilaren 23ean egingo dute lehenbizikoa. Garazi Kamioren
Beste norbaiten zapatak liburua izango dute hizpide parte-hartzaileek egun horretan, 18:30etik 20:00etara. Ohi bezala, Ane Mayozek gidatuko du euskarazko solasaldiak. Jakinarazi dutenez, dagoeneko prest dute maileguan eraman ahal izateko liburuaren hainbat ale eta baita datorren otsailak 14an egingo dute solasaldirako Andrei Makineren
El testamento frances liburua eta dossierra ere.
Bestalde, gogoratu dute maileguak itzultzeko buzoia 24 orduz izango dela erabilgarri . Buzoia Sanz Enea sarreran jarri dute, liburutegia itxita dagoenean liburuak itzuli ahal izateko. Erabilera erraza du: goikaldean duen heldulekua beherantz tira eta liburuak, CDak edo DVDak (banan banan) barrura bota beharko dira. Hala, urtarrilatik aurrera liburuak gauetan, asteburuetan zein jaiegunetan itzul daitezke.