Hegolani eman dizkio Balurdinek azokako irabaziak

Urola Kostako Hitza 2013ko urtarrilaren 18a

Gabonak aldera, Balurdinek, Orokieta Herri Eskolako Gurasoen Ekarteak jostailuen azoka solidarioa antolatu zuen, bigarren aldiz. Salmentak ikastetxean bertan eta herriko merkatuan, jasangarritasun azokan, egin ziren. Emaitza "benetan pozgarria eta arrakastatsua" izan dela jakinarazi dute elkartetik; izan ere 1.140 euro lortu dira. Aurten  Hegolan gobernuz kanpoko erakundeari eman dizkiote irabaziak: "Gure laguntzari esker, Muisneko (Ekuador) adin txikikoentzako aterpetxean altzariak eta barruko tresnak hornitzea errealitate bihurtuko dute".

 Hori dela eta, elkarteak eskerrak eman dizkie parte hartu duten guztiei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide