Saharari elkartasuna adierazteko kanpaina abian da

Karkara.eus 2013ko urtarrilaren 18a

Urtarrilaren 25a arte iraungo du elkartasun kanpainak

Urtero egin ohi duten bezala, Sahararako janari bilketa kanpaina egiten ari dira Saharautz, herriko dendariak eta Orioko bi ikastetxeak. Aurten ere oinarrizko produktuak biltzen ari dira, urtarril...

Urtarrilaren 25a arte iraungo du elkartasun kanpainak

Urtero egin ohi duten bezala, Sahararako janari bilketa kanpaina egiten ari dira Saharautz, herriko dendariak eta Orioko bi ikastetxeak. Aurten ere oinarrizko produktuak biltzen ari dira, urtarrilaren 14tik 24ra: atuna, azukrea, dilistak -lentejak-, arroza, konpresak, pasta, eskola materiala -lapitzak, boligrafoak, koadernoak...-.

Zerbait emateko asmoa dutenek, ikastetxeetan eta dendetan utzi ditzakete produktuak. Gainontzean, Sahararrek urtarrilaren 19an haima bat jarriko dute Herriko Plazan eta bertan ere produktuak uzteko asmoa dutenek izango dute aukera.

Erakusketa
Orion bizi diren saharar komunitateko kideek antolatuta, Saharari buruzko erakusketa izango da Kultur Etxeko areto nagusian urtarrilaren 14tik 25era bitartean.

Erakusketan, Saharako argazkiez gain, hango tresna eta gauzak ikusi ahal izango dira. Ikusi nahi duenak, zabalik izango du honako orduetan: 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide