Iazko bertso afaria, Jon Maia eta Sustrai Colinarekin.
(Mikel Aiertza)
Aizarnazabalgo Adiskide bertso elkarteak bertso afaria antolatu du beste urte batez; Andoni Egaña eta Iker Zubeldia bertsolarien saioekin egingo dute afaria bihar, 21:00etan, Mikel Elkartean. Bertara joateko sarrerak Uztarria jatetxean eros daitezke, 25 eurotan; Hamasei urtetik beherakoek, berriz, 15 eurotan izango dituzte txartelak. Herritik kanpo bizi direnek eta bertso afarira joatean nahi dutenek 645-71 85 78 eta 635-75 50 65 telefonoetara deitu dezakete.