Gazteak eta Garapena Gobernuz Kanpoko Erakundeak 6.450 kilo janari bildu ditu Azkoitian, Beningo kaleetan bizi diren umeei laguntzeko. Iaz baino 1.000 kilo janari gehiago bildu dituzte aurtengoan, taldeak adierazi duenez; "herritarrak oso eskuzabalak direla erakutsi dute, gu ere krisian egon arren", adierazi dute. Hilaren amaieran bidaliko dituzte elikagaiak Beninera, itsasontziz, inguruko salestar ikastetxeetan eta parrokietan bildu dituzten beste jakiekin batera. Guztira 40.000 kilo inguru bidaltzea aurreikusten dute; bi kontainer-ontzia, hain zuzen ere. Elikagaiez gain, 15 bizikleta ere jaso dituzte ekiemeneko sustatzaileek, eta botikak ere bidaliko dituzte.
Gazteak eta Garapena erakundeak herritarren eta saltokien ekarpena eskertu du. Halaber, eskerrak eman dizkie ekimena aurrera eramaten jardun duten guztiei.
Taldeak gogoratu du Beningo umeen proiektua diruz lagundu dezaketela herritarrek, borondatezko diru kopuru edo beka baten bidez. Horretarako, 605-72 88 81 telefonora (Juan Inazio) deitu daiteke.