San Anton Eguna: bideoak

Urola Kostako Hitza 2013ko urtarrilaren 17a

http://youtu.be/twaGdIsRKug http://youtu.be/316eU77u1uU http://youtu.be/Q8zTD6JicAE http://youtu.be/9W6BzRWRQvo Jendetza bildu da gaur Getarian, San Anton Egunean. Txakolin uzta berria aurkeztu dute, eta Nika Lertxundi Getariako alkateak, Jose Luis Manterola Getariako Txakolina jatorri izenaren lehendakariak eta Mahasti Jaunek egin dute topa. Aurten Andoni eta Pedro Arregi anaiak, Elkano eta Kaia jatetxeetako nagusiak eta Elkano Arrantzaleen Kofradia izendatu dituzte Mahasti Jaunak, txakolinaren alde egindako lanagatik. Emeterio Urrestik jaso du oroigarria kofradiaren izenean. Ondoren, Anjel Larrañaga, Sebastian Lizaso eta Andoni Egañak bertso bana bota dute eta Gure Txeruko dantzariek Txakolinaren dantza dantzatu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide