Aizarnazabalgo frontoiko ikurrinari leloa jartzeko lehiaketa abian da

Nerea Uranga 2013ko urtarrilaren 17a

Aizarnazabalgo herriko plazako frontoiko ikurrinari zer lelo jarri erabakitzeko lehiaketa jarri dute martxan. Lehiaketan parte hartzeko bihar, ostirala, pintxo-potearen garaian Zahar Etxeko eta Gaztetxeko kutxetan proposamena utzi behar da. Lelo irabazlea zein den Aizarnazabalgo Udalak erabakiko du eta irabazleak bi pertsonentzako afaria jasoko du sari bezala.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide