Saturnino Iztueta Eldu artzaina hil da gaur, 92 urte zituela. 56 urtez aritu zen Ernion artzain, eta hango borda batean eman zituen urteak, artaldearekin. Bihar izango da bere aldeko hileta elizkizuna, 17:00etan, Elduan. Aitarengandik ikasi zuen ia bizi osorako izango zuen lanbidea, oso ume zela. Antonio Aldalurek, Zelatungo txabolazainak, ongi ezagutu zuen Iztueta, eta honek adierazi du 12 urterako txabolan lo egiten hasi zela esaten ziola. "Oso artzain ona zen, eta pertsona bezela ere halakotxea zen. Bakar bakarrik bizi izaten zen Ernion".27 urte zituenean hasi zen Zelatunera igotzen. 36ko Gerran aritzea suertatu zitzaion, ordea, gero, eta 1938an soldaduska egitera deitu zuten; han igaro zituen zazpi urte; gerra amaituta, lurrak errentan hartu eta Erniora igotzen zen, ehunka ardi atzean zituela. Modu tradizionalean egin zuen lan, eta ia sei hamarkada eman zituen ardiak zaintzen edota gazta egiten; azkenean, krisi epilektikoek eragin ziote Ernio uztera, Aldalurrek adierazi duenez.
Azkenekoz duela bi urte inguru izan zela Ernion gogoratzen du Aldalurrek, baina azkenaldian ez zuen gogoko izaten harutz igotzea, epilepsia krisia emango zionaren beldur.