Konfiantzan hitz egiteko, hika hizketan jarduteko, ikastaroa

Karkara.eus 2013ko urt. 15a, 09:48

Urtarrilaren 24an hasita, bi orduko bost saio izango ditu ikastaroak

Urola Kostako Udal Elkarteak eta eskualdeko Udaletako euskara zerbitzuek

ikastaroa antolatuta, hika hizketan hasteko ikastaroa izango da urtarrilaren 24an hasita.

Hika hizketan hasi nahi dutenentzat dago zuzenduta, eta, horretarako, lehendabizi, ikastaro

labur bat egingo dute parte-hartzaileek –10 orduko ikastaroa, bina

orduko 5 saio–. Behin ikastaro labur hori eginda, mintza-lagun taldeak sortuko dira eta 4 astez –astean saio bat–

hika aritzeko aukera izango dute.

Hala, konpromisoa eskatuko zaia parte-hartzaileei ikastaroa egin eta lau astez mintza-lagun taldeetan parte hartzeko.

Ikastaroa eta mintza-saioak Zarautzen egingo dira –Udal Euskaltegian–. Izena ematea, urtarrilaren 21a baino lehen egin beharko da, Urola Kostako AEKn –tel. 943 130 175, urolakosta@aek.org– edo Urola Kostako Udal Elkartean –tel. 943 890 808, euskara@urolakosta.org–.

 

Egutegia

Ostegunetan, 2 orduz –10 guztira–

18:00etan edo 18:30ean hasita

Urtarrilak 24, 31 eta otsailak 7, 14 eta 21

Mintza-lagun taldeak

Lau astez, astean behin, 90 minutuz

Otsailaren 25etik martxoaren 22ra

Urtarrilaren 24an hasita, bi orduko bost saio izango ditu ikastaroak

Urola Kostako Udal Elkarteak eta eskualdeko Udaletako euskara zerbitzuek ikastaroa antolatuta, hika hizketan hasteko ikastaroa izango da urtarrilaren 24an hasita.

Hika hizketan hasi nahi dutenentzat dago zuzenduta, eta, horretarako, lehendabizi, ikastaro labur bat egingo dute parte-hartzaileek –10 orduko ikastaroa, bina orduko 5 saio–. Behin ikastaro labur hori eginda, mintza-lagun taldeak sortuko dira eta 4 astez –astean saio bat– hika aritzeko aukera izango dute.

Hala, konpromisoa eskatuko zaia parte-hartzaileei ikastaroa egin eta lau astez mintza-lagun taldeetan parte hartzeko.

Ikastaroa eta mintza-saioak Zarautzen egingo dira –Udal Euskaltegian–. Izena ematea, urtarrilaren 21a baino lehen egin beharko da, Urola Kostako AEKn –tel. 943 130 175, urolakosta@aek.org– edo Urola Kostako Udal Elkartean –tel. 943 890 808, euskara@urolakosta.org–.

 

Egutegia

Ostegunetan, 2 orduz –10 guztira–

18:00etan edo 18:30ean hasita

Urtarrilak 24, 31 eta otsailak 7, 14 eta 21

Mintza-lagun taldeak

Lau astez, astean behin, 90 minutuz

Otsailaren 25etik martxoaren 22ra

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide