Zumaian goizaldean urak gainezka egin du Ardantzabide aldean

Nerea Uranga 2013ko urtarrilaren 15a

Azpeitian Landeta auzoan Ibai Eder ibaia Urola Kostan euria gogoz egiten ari da. Baleike.com-ek jakinazari duenez goizaldean itsasgorarekin urak gainezka egin du Zumaian Ardantzabide aldean, putzu handi bat sortuz. Udaltzainek San Telmo kaletik desbideratu dute trafikoa. Nuarbeko Ibai Eder urtegia bete-beteta dago, %101,17an. Azpeitia aldean Ibai Eder eta Urola ibaia goian daude, baina gainezka egin gabe.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide