Enpresa kudeaketari buruzko ikastaroa emango du Urola Kostako Udal Elkarteak

Karkara.eus 2013ko urtarrilaren 14a

Urtarrilaren 28tik otsailaren 14ra izango da, goizez

Urola Kostako Udal Elkarteak enpresa txiki eta autonomoen

kudeaketari buruzko ikastaroa antolatu du langabetu edota enpresa berria martxan jarri nahi dutenentzat. Horretarako, SPRIren Euskadi Emprende

programaren diru-laguntza jaso du Udal Elkarteak.

Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresa Sustapen Zerbitzuaren helburu nagusia enpresa-ideia berriak abian jartzen laguntzea da.

Honakoak dira ikastaroaren nondik norakoak:

  • Nori zuzendua: langabezian dauden edo/eta enpresa abian jarri nahi duten pertsonentzako
  • Datak: urtarrilaren 28tik otsailaren 14ra (56 ordu)
  • Ordutegia: 9:30-13:30
  • Non: Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzan (Zarautzen)

 

Azken

bost urteotan 200 enpresa inguru sortu dira Udal Elkarteko Enpresa

Sustapen Zerbitzuaren laguntzarekin. Informazio gehiago jasotzeko edota izen-emateko telefono honetara deitu behar da: 943 890 808 –Eli–.

Urtarrilaren 28tik otsailaren 14ra izango da, goizez

Urola Kostako Udal Elkarteak enpresa txiki eta autonomoen kudeaketari buruzko ikastaroa antolatu du langabetu edota enpresa berria martxan jarri nahi dutenentzat. Horretarako, SPRIren Euskadi Emprende programaren diru-laguntza jaso du Udal Elkarteak.

Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresa Sustapen Zerbitzuaren helburu nagusia enpresa-ideia berriak abian jartzen laguntzea da.

Honakoak dira ikastaroaren nondik norakoak:

  • Nori zuzendua: langabezian dauden edo/eta enpresa abian jarri nahi duten pertsonentzako
  • Datak: urtarrilaren 28tik otsailaren 14ra (56 ordu)
  • Ordutegia: 9:30-13:30
  • Non: Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzan (Zarautzen)

 

Azken bost urteotan 200 enpresa inguru sortu dira Udal Elkarteko Enpresa Sustapen Zerbitzuaren laguntzarekin. Informazio gehiago jasotzeko edota izen-emateko telefono honetara deitu behar da: 943 890 808 –Eli–.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide