Orioko bederatzi ontzik hartu zuten parte larunbatean, urtarrilaren 12an, arratsaldeko 16:00etan, Hondarribian izan zen Gipuzkoako arrauneko fondo txapelketan.
Gazteenetatik helduenetara jokatu zituzten estropadak eta guztira 7 domina pilatu zituzten oriotarrek. Hurrezko lau domina irabazi zituzten, infantil neskek biko skullean eta lauko skullean; kadete neskek biko skullean eta senior mutilek zortzikoan.
Zilarrezko dominak jubenil mutilek zortzikoan eta senior mutilek lemazain gabeko laukoan irabazi zituzten eta, azkenik, brontzezko domina infantil nesken lauko skullak irabazi zuen.
Zortzikoan lehia estua izan zuten Hondarribiarekin, 3 segundo baino ez baitziren izan bi ontzien artean. Gainontzeko emaitzak ikusi nahi izan ezkero, hemen klikatu.