Corrugados Azpeitian gaur bukatuko zaie langileei buruek jarritako oporraldia

Nerea Uranga 2013ko urtarrilaren 15a

Lantegia, pankartaz jostita (Mailo Oiarzabal/Uztarria.com) Corrugados Azpeitian ez daude kontuak oso argi. Sei hilabete eta erdiren ostean greba mugagabea utzi eta urtarrilaren 4an lanean hastekoak ziren langileak. Baina lanera joan, eta gaur arte oporrak eman zizkieten buruek. Ordutik, negoziatzeko bilerak egin dituzte Enpresa Batzordeko kideek eta Alfonso Gallardo Taldeko buruek. Aurrena Gasteizen bildu ziren, eta orduan dokumentazioa eskatu zien langileen ordezkariek buruei. Enpresa Batzordekoak baikor atera ziren bileratik. Baina kontuak bestelakoak izan ziren larunbatean. Burgosen egin zuten bilera Corrugadoseko buruek eta Azpeitiko langileen ordezkariek. Han, «kontuak oso gaizki» joan zirela zioten atzo langileen ELA eta LABeko ordezkariek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide