2015eko Europako Sega Txapelketa Loiolako santutegiko belardietan jokatuko da

Nerea Uranga 2013ko urtarrilaren 14a

Loiola santutegiaren atzeko belardien artxiboko irudia Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia kirol saioan atzo aurreratu zutenez, 2015eko Europako Bakarkako Sega Txapelketa Azpeitian, Loiolako santutegiaren belardietan, jokatuko da. Almitza elkarteak antolatuta jokatuko da kirol proba, eta antolatzaile taldeko Miel Mari Jauregi Altzo-ren esanetan, "Loiolako santutegikoa oso belardi ona eta laua da", gainera "neurriz ere ematen du, sobrantearekin". Hona hemen Hiru Erregeen Mahaian esandakoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide