Uretako sorospen ikastaroan, berriz, itsasoa aztertzen ikasiko dute, babeserako, prebentziorako eta erreskaterako teknikekin batera.
Bi ikastaro hauek ezinbestekoak izango dira udan uretako sorosle izan nahi dutenentzat. Ikastaroetan izena eman ahal izateko baldintza bakarra bete beharko da; lehen sorospen ikastaroan parte hartzeko gutxienez 16 urte izan beharko ditu parte-hartzaileak eta 18 urte uretako sorospen ikastaroan parte hartzeko. Era berean, unibertsitatean aukera askeko kredituak lortzeko baliogarria da. Informazio osatuagoa lortzeko eta izena emateko, 610-102872 telefonora deitu beharko da, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:00etara, edota mezua idatzi zarautz@cruzroja.es helbidera.