Zazpi domina lortu ditu Oriok Gipuzkoako Distantzia Luzeko Txapelketan, aulki mugikorrean

Urola Kostako Hitza 2013ko urtarrilaren 14a

Orio Arraun Elkarteak aulki mugikorreko 9 ontzi aurkeztu zituen larunbatean Hondarribian jokatutako Gipuzkoako Distantzia Luzeko Txapelketara, eta zazpi domina lortu zituen guztira; urrezko lau, zilarrezko bi eta brontzezko bat, zehatz-mehatz. Honako kategoriak izan ziren txapeldun, beren modalitatean: Zortzikoa Gizonezko Seniorrak, Skull Bikoitza Emakumezko Kadeteak, Binako Laukoa Emakumezko Infantilak eta Slull Bikoitza Emakumezko Infantilak. Txapeldunordeak, berriz, Lemazain Gabeko Laukoa Gizonezko Seniorrak eta Zortzikoa Gizonezko Jubenilak. Eta hirugarren postua, azkenik, Binako Laukoa Emakumezko Infantilak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide