Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hiri debekatuaren mapa irudikatzeko egin diren tailerretan ateratako ondorioak aurkeztuko dituzte bihar arratsaldean, Etxezabalan. Zarautzen hirigintza eta generoaren inguruko diagnosia egitea eta proposamen zehatzak lantzea da proiektua horren funtsa, genero inpaktua kontuan hartuta eta «kalean zehar lasai mugitzeko, egoteko edo herria bizitzeko» helburuarekin. Urritik abendura bitartean herriko hainbat eragilekin—erretiratuak, hezkuntzako ordezkariak, udal ordezkariak, berdintasun kontseiluko kideak, besteak beste— hainbat bilera egin zuten. Bihar biltzar horietan ateratako ondorioak aurkeztuko dituzte, diagnostikoa bera, eta ondoren azterketako ardatz bakoitzerako—mugikortasuna, libre ibiltzeko askatasuna, ekipamenduen sarea eta espazio publikoen sarea— bi irtenbide landu. 17:30ean izango da jardunaldia.
Proiektuaren inguruan orain arte landutakoari buruzko informazio osoa eskuratzeko http://berdintasunazarautz.blogspot.com.es gunea bisita daiteke.