-
X. San Anton Zaldi Lasterketa (Aritz Mutiozabal)
Hogei zaldi eta zaldunek hartu dute parte gaur goizean X. San Anton Zaldi Lasterketan, eta Jose Manuel Martin lasartearra izan da garaile,
Estai behorrarekin. Haren atzetik, bigarren postuan, iazko txapeldun Eneko Urbieta zumaiarra sailkatu da,
Iron zaldiarekin, eta hirugarren postuan, berriz, Xanti Telleria lasartearra,
Indar zaldiarekin. Urtero bezala, jendetza bildu da Malkorbe hondartzan proba jarraitzera, eta hasiera batean euri langarra ari bazuen ere, ez da izan eragozpen jendea ikustera hurbiltzeko.
-
Jose Manuel Martin eta 'Estai' behorra (Aritz Mutiozabal).
Finala jokatu aurretik lau sailkatze txanda jokatu dituzte, bosna parte-hartzailerekin, lau itzulitara. Txanda bakoitzeko lehen bi sailkatuak finalera sailkatzen ziren zuzenean. Hori horrela, zortzi zaldi eta zaldunez osatutako finala jokatu dute; eta zirkuituari lau itzuli eman beharrean, bost eman dizkiote aurtekngo txapelduna erabakitzeko. Finala lehiakorra izan da, eta parte-hartzailetako bat uretara ere erori da; aurretik bigarren txandan ere antzekoa gertatu da, eta zaldiak itsaso barrura egin du ihes une batez. Azkenik, Martin eta Urbietaren artean egonda garaipena, baina lasartearrak ongi menderatu du zumaiarra azken itzulian, eta ateratako alde txikia nahikoa izan du txapela bereganatzeko.
http://youtu.be/zO2ZGq0mSUc