Angel Gurrutxaga izango da berriro Euskadiko Automobilismo Federazioko presidentea (Eduardo Maturana)
Angel Gurrutxaga Arrieta azpeitiarra izango da beste lau urtez Euskadiko Automobilismo Federazioko presidentea. Presidenterako Gurrutxagaren hautagaitza bakarrik aurkeztu da eta bera hautatu dute. Aurtengo auto lasterketetako egutegia ere osatu du federazioak, eta aurreneko lasterketa Gabiriako Rallysprinta da, martxoaren 3an. Aurreikusi duten egutegiaren arabera, Azpeitiko Rallysprinta maiatzaren 4an jokatuko da eta Aiako mendiko auto lasterketa maiatzaren 25ean; Zestoako slaloma abuztuaren 24an jokatuko litzateke eta Azpeitikoa abenduaren 1ean; Urrakiko igoera, berriz, urriaren 20rako antolatuko dute.