Gabonak pasa dira eta pintxo txikiteoa martxan jarriko dute berriz ere Orioko tabernariek bihartik, urtarrilaren 11tik, aurrera ostiralero.
Iaz bezala bi aukera izango dira:
- Pintxoa + urteko ardoa, sagardoa, zuritoa edo muztioa 1,50 euroan taberna hauetan: Antilla, Arkaitz, Aterpe, Bordatxo, Gabon, Kaiua, Koasta, Kolon Txiki, Loretxu, Salatxo eta Sarasua.
- Pintxoa 1,50 euroan eta edozein trago bi taberna hauetan: Gure Txoko eta Tragoxka.
Ostiral iluntzerako plana egiteko aitzakia jarri dute, beraz, tabernariek.