Inauterietako festa antolatzeko bilera izango da datorren astean

Karkara.eus 2013ko urtarrilaren 10a

Orioko Udalak deitu du bilera urtarrilaren 14rako

Otsailaren 10eko asteburuan izango dira 2013ko inauteriak. Hori dela eta, iaz bezala, festa antolatzeko bilera deitu du Orioko Udaleko Kultura sailak.

Bilera urtarrilaren 14an egingo da, Kultur Etxean...

Orioko Udalak deitu du bilera urtarrilaren 14rako

Otsailaren 10eko asteburuan izango dira 2013ko inauteriak. Hori dela eta, iaz bezala, festa antolatzeko bilera deitu du Orioko Udaleko Kultura sailak.

Bilera urtarrilaren 14an egingo da, Kultur Etxean, arratsaldeko 19:00etan hasita. Hala, herriko elkarte eta eragile denak gonbidatu ditu Udalak bertan parte hartzera.

Horrez gain, herriko tabernariei ere bertan izateko eskatu diete, izan ere, iaz bezala, tabernarien arteko lehiaketa antolatu nahi dute.

Mozorroa prestatzen hasteko garaia iritsi da Gabonak pasa besterik egin ez direnean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide