Labakak larunbateko manifestazioa babesteak hautsak harrotu ditu

Urola Kostako Hitza 2013ko urtarrilaren 10a

Labakaren aldeko kartelak ugaltzen ari dira sare sozialetan Mikel Labaka futbol jokalari azpeitiarrak larunbatean Bilbon egingo den euskal presoen aldeko manifestazioari bere atxikimendua eman dio. Hala jakinarazi du Herrirak. Rayo Vallecano taldean dabil azpeitiarra, eta haren erabakiak hautsak harrotu ditu Espainia aldean. ABC eta Libertad Digital hedabideek, esaterako, Labakaren atxikimenduaren berri eman dute: "Defensa proetarra, reincidente" irakur daiteke ABC-n (ETAren aldeko atzelaria, beste behin). Sare sozialetan ere eman du zer esanik, Twitterren esaterako. Batzuek irainekin eta mehatxuekin hartu dute jokalariaren erabakia. Adierazpen askatasunaren alde ere azaldu dira beste batzuk, eta martxan da #AupaLabaka hashtag-a.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide