Hezkuntza zentroen matrikulazio garaia gerturatzen ari da, eta Maria Maestra haurreskola izango da 2013an izena emateko epea goizena irekiko duena.
Urtarrilaren 14tik 18ra, biak barne, egongo da irekita izena emateko epea. Bi urte baino gutxiago duten haurrek eman dezakete izena, baina baita 2013ko urtarrilaren 17tik otsailaren 28ra bitartean jaiotzen diren haurrek ere. Izena emateko, Maria Maestra haurreskolara jo behar da, 12:00etatik 15:00etara.
Zalantzarik izanez gero, galdetu haurreskolan epeei buruz eta bertan emango dute informazio gehiago –943 890 625 telefonoan–.
Libre geratzen diren plazak honako hauek dira:
- 0-1 urteko haurrentzat, plaza 1.
- 1-2 urteko haurrentzat, plaza 1.