Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketa izango da ostiralean

Karkara.eus 2013ko urtarrilaren 10a

Gaueko 21:30ean irekiko da izena ematea Loretxu tabernan

Bihar, urtarrilak 11, gaueko 21:30etik aurrera izango da Euskal Herriko mus txapelketako Orioko kanporaketa. Izena ematea irekiko da ordu horretan eta 22:00etan itxiko da. Ordu horretan egingo da kanporaketako zozketa eta segidan hasiko dira partidak Loretxun.

Parte hartzen duen bikote bakoitzari bina ardo botila emango zaizkio oroigarri bezala. Izena ematen duten bikote parte hartzaileen kopuruaren arabera, Gipuzkoako kanporaketara bikote gehiago edo gutxiago joango dira:

  • 4 bikotetik  - 10 bikote arte : bikote bakarra herrialdera.
  • 11 bikotetik - 18 bikote artean: bi bikote herrialdera.
  • 19 bikotetik – 25 bikote artean: hiru bikote herrialdera.
  • 26 bikotetik aurrera: lau bikote herrialdera.

Herrialdeko kanporaketak otsailaren 23a baino lehen jokatuko dira eta Euskal Herriko finala, berriz, martxoaren 9an, Agurainen.

Han sari potoloak izango dira. Bikote irabazleak, esaterako, txapela eta garaikurrak, 3.000 euro eskudirutan eta 4 lagunentzako Karibera bidaia lortuko ditu.

Aurretik ere baditugu txapeldunak Orion, izan ere, Ibai Esoain eta Rikardo Uzkudunek duela urte batzuk jantzi zuten Euskal Herriko txapela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide