TSko langileak bulegoetan, gaur
TS Fundicioneseko langileek gaur aurkeztu diote zuzendaritzari behin betiko akordio proposamena. «Atzera bueltarik gabekoa» da, langileen arabera. Enpresako buruen erantzunaren zain geratu dira orain beharginak, eta bi aldeak gaur dira berriro elkartzekoak.
Langileek hainbat baldintza zehaztu dute azken proposamenean; hala nola, egungo lanpostuak mantendu ditzatela eskatu dute, Lana Erregulatzeko Txostenak irauten duen bitartean eta hura amaitu eta geroko bi urteetan; horrez gain, egungo lan hitzarmenak urtebeteko iraupena izan dezala eskatu dute, eta bitarte horretan negoziazio mahaia osatu dezatela nahi dute, hurrengo urteko lan hitzarmena negoziatzen has daitezen; epe bat ere proposatu dute horretarako; azaroaren 30a. Behin mahaia osatuta, 15 eguneko epean lan hitzarmen berria negoziatzen has daitezen nahi dute. Enpresa Batzordeak adierazi du nagusiek euren proposamenak onartuz gero, «berehala» utziko dutela greba.
Bigarren greba eguna
Zestoako TSko langileek gaur izan dute bigarren greba eguna. 07:30ean elkartu dira enpresa aurrean, eta Enpresa Batzordeak (LAB, ELA, UGT) goizean bilera izan du zuzendaritzarekin. Dena den, gainontzeko langileak bulegoetara sartu dira, presioa egiteko asmoz. Enpresa Batzordeak adierazi duenez, zuzendaritzak gaur arratsalderako bertako deitu zien bigarren bilera, baina azkenean biharko utzi dute bilkura.