Bihar, urtarrilaren 10a, arratsaldeko 16:30ean, Zaharren Babeslekukoek urteko batzar orokorra egingo dute Kultur Etxean.
Urteko diru-kontuen balantzea eta 2012ko ekintzen memoria errepasatuko dituzte, besteak beste; baita 2013an egingo dituzten ekintzen berri eman ere, Txomin Iribar presidenteak eta alkateak emango diote ekitaldiari hasiera hitz batzuk esanda, eta aipatutako gaiak aztertu eta gero, zuzendaritza taldeko karguak berrituko dituzte. Gauzak horrela, kideen erdiek zuzendaritza utziko dute eta berriak sartuko dira.
Bukatzeko Miriam Urangak hartuko du hitza ongizate zinegotzi den aldetik, eskarien eta galderen tartea iritsi baino lehen.
Kuoten ordainketa
Batzarraz gainera, urtarrilaren 21etik 25era Zaharren Babeslekuko 2013ko kuoten ordainketa egin beharko dute bazkideek. Horretarako, egun horietan, 16:00etatik 18:00etara Babeslekura joan beharko dute bazkideek.