Urolan angula kopurua ugaritzeko saioa egingo dute bihar

Baleike 2013ko urtarrilaren 9a

[Baleike.com] Ostegunean angula bilketa egingo dute, ondoren Urola ibaian gora askatzeko. Eusko Jaurlaritzaren Ur Agentziatik bultzatutako proiektuko ekimena da; aurrez Butroi eta Oria ibaietan ere egin dute, baina oraindik goizegi da emaitzak neurtzeko. “Azken hamarkadetan zeharo urritu da angula kopurua Europa osoan, eta Europako Batasunak neurriak hartzera behartzen ditu herrialde guztiak”, azaldu du Aztiko zientzialari Esti Diazek. Ekimenak izan dezakeen eraginkortasunaz zalantza handiak dauden arren, Zumaiako angulazaleak parte hartzeko prest agertu dira. Irakurri osorik    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide