Sorosle ikastaroa antolatu du DYAk hilaren bukaerarako

Karkara.eus 2013ko urtarrilaren 8a

Zarautzen izango dira eskolak, urtarrilaren 23an hasita

Urtero bezala, sorosle ikastaroa antolatu du DYAk sorosle izan nahi duten edota lehen sorospenak emateko gaitasuna izan nahi duten guztientzat. Besteak beste, eguneroko osasun arrisku egoera nagusien aurrean –bihotz-biriken suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak…– nola jokatu irakatsiko dute DYA Gipuzkoako Irakaskuntza Eskolako Medikuek, erizainek eta monitoreek.

Urtarrilaren 23an hasiko dira saioak eta otsailaren 15ean bukatuko. 100 euroren truke, 19:00etatik 21:00etara emango dituzte eskolak, astelehenetik ostiralera Zarauzko DYAko ordezkaritzan –Iturribidea, 12-14 behea–.

Interesa duenak 943 464 622 telefono zenbakira deituta edo hemen klikatuta eman beharko du izena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide