Pistako txirrindularitzako Gipuzkoa Sariaren azken jardunaldia jokatu zen igandean Donostiako belodromoan. Zarauztarra Txirrindulari Elkarteak lorpen bikoitza bereganatu zuen kadete mailan. Aratz Olaizolak Gipuzkoa Saria lortu zuen, eta Jokin Aranburuk txapeldunordearen oroigarria. Unai Iparragirre azpeitiarra txapelduna izan zen, berriz, Open kategorian.