Aspaldiko jende gehien pilatu zela esan zuen batek baino gehiagok urtarrilaren 5ean, goizean, Erregeen Karteroak eskutitzak jaso zituen bitartean.
Arratsaldez ere jende asko bildu zen zubi inguruan, plazan eta kiroldegian Errege Magoei harrera egiteko. Baina, plazatik kiroldegirako ibilbidean ere jende ugarik lagundu zieten Erregeei beren kabalgatan.
Esteka honetan ikusi ditzakezue kabalgatako argazkiak.