Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iritsi dira Errege Magoak Zarautzera. Urtero legez, 18:00etan hasi dute desfilea Bizkaia kaletik, eta herrian hainbat geldialdi egin ostean, Lege Zaharren enparantzara iritsiko dira. Bertan, Belengo Jesusi opariak emango dizkiote. Ohi bezala, ikusmin handia sortu dute hiru erregeek eta euren laguntzaileek. Jende ugari bildu da ibilbidearen bi aldetan, erregeak agurtu eta haiek banatzen dituzten gozokiak jasotzera.
Atzo iluntzean jaso zituen Bizar Zurik herriko haurren gutunak, Errege Magoei helarazteko. Lege Zaharren enparantzan izan zen gutunak banan banan jasotzeko. Eskutitzak emateko ilara bukaezina izan zen—Musika Plazaraino luzatu zen—, eta hiru bat ordukoa.