Azpeitiko herribideen inbentarioa aurkeztuko dute astelehenean

Nerea Uranga 2013ko urtarrilaren 4a

Azpeitiko Udalak herribideen inbentarioa egin du; Udalbatzak behin-behinekoz onartuta du. Orain, inbentarioari ekarpenak egiteko epea dago irekita. Herribideen inbentarioa aurkezteko hitzaldia antolatu du Udalak astelehenerako (urtarrilak 7). 19:30ean da aurkezpena udaletxean. Bertan, herritarrek egileen eskutik inbentarioaren berri jakiteko aukera izango dute. Horrez gain, inbentarioa egiten duten enpresako kideak udaletxean egongo dira egun jakin batzuetan, eta nahi dutenek hitzordua hartu eta informazioa zuzen-zuzenean jasotzeko aukera izango dute. Hitzordurako txanda aurrez hartu behar da Azpeitiko udaletxeko hirigintzako bulegora deituta; hau da, 943 15 71 91 telefono zenbakira. Egunak eta orduak dira: - Urtarrilaren 7a, 9a, 14a eta 16a: 15:30etik 19:30era artean. - Urtarrilaren 12a eta 19a: 09:30etik 13:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide