- 19:00etan, hiru erregeak herriko frontoira iritsiko dira, haurren artean opariak banatzera.
- 09:30etik 13:30era eta 18:00etatik 19:30era, XI. Gazte Astea, 12 urtetik aurrerakoentzako, Elkargunean eta Artxamendin.
- 16:00etatik 18:30era, Abarketatxo Ludotekan 8 eta 12 urte artekoentzako tailerrak.
- 17:00etan, zinea, Baztartxon.
- 16:30etik aurrera, eliz atarian, pajeek gutunak jasoko dituzte.
- 19:30ean, Errege Magoen desfilea.
- 16:00etatik 20:00etara, haurrentzako Gabonetako parkea, Izarraitz pilotalekuan.
- 17:30ean, erregeen pajeak egongo dira eskutitzak jasotzen, udaletxeko arkupetan.
- 17:30ean, errege magoak iritsiko dira Trenaren Museora, han haurrak agurtuko dituzte.
- 19:00etan, igerileku aurretik irtenda Errege Magoen desfilea. Aurrena, Sanjuandegin ohiko buelta eman eta gero Jose Artetxe kalera joango dira. Handik, Artzubiatik Arana kalera eta Bustintzuriko Errebaletik herriko plazara jaitsi eta Enparan, Erdikalea eta Elizkaletik pasatu ondoren berriro plaza nagusira joango dira. Udaletxeko balkoitik agurtuko dute plazan bildutako jendea. Gero, San Martin egoitzara joango dira desfileari bukaera emateko.
- 13:00etan, Azpeitiko Musika Bandaren Errege Eguneko kontzertua, Sanagustin kulturgunean.
- 18:30ean, Bizar Zuri iritsiko da Getariara.
- 18:30etik aurrera, Errege Magoen desfilea izango da.
- 19:00etan, Zaintzailearen rola hitzaldia izango da, kultur etxean, Mandalara Taldeak antolatuta.
- 11:00etan, Erregeen Karteroa kalez kale ibiliko da gutunak jasotzen. Eguerdian plazara iritsiko da.
- 18:00etan, Errege Magoen desfilea izango da herriko kaleetan barrena, danborrak eta panderoak astinduz. Talai Mendik antolatuta.
- 18:00etan, Bizar Zuri, Lege Zaharren enparantzan. Schola Cantorum-en eskutik.
- 18:00etan, Errege Magoen desfilea. Schola Cantorum-en eskutik.
- 11:00etan, Pastoralis meza, moteteak eta Gabon kantak. Schola Cantorum-en eskutik.
- 10:30etik 12:30era, 6 eta 8 urte arteko haurrentzako ekitaldiak, kultur etxeko balioanitzeko gelan. Txilipurdika Aisialdi Taldeak eta Zestoako Udalak antolatuta.
- 14:00etan, Gaztelekutik Txuri Urdinera irteera, Gurutzetik. Itzulera, 19:45ean dute.
- 16:30etik 18:30era, 9 urtetik 11 urtera arteko haurrentzako ekitaldiak, Kultur Etxeko balioanitzeko gelan. Txilipurdika Aisialdi Taldeak eta Zestoako Udalak antolatuta.
- 18:30ean, Erregeak iritsiko dira Akoara. Aurrena, San Joan egoitzan utziko dituzte opariak, eta 18:45ean kalera jaitsiko dira, Zestoako Musika Bandak lagunduta.
- Egunean zehar, Gabonetako Parkea izango da Gabonetako Karpan.
- 18:30ean, Errege Magoei opariak eskatzeko eskutitzak jasoko dituzte, Beheko plazako karpan.
- 18:00etatik aurrera, Errege Magoen desfilea izango da. Erregeak Itsas Kiroldegira iritsiko dira itsasontziz, eta ondoren Zumaiako kaleetan barrena ibiliko dira bakoitza bere karrozarekin eta haurrentzat goxokiak botako dituzte.