Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Dozenaka lagunek patata tortilla goxoena egin nahian aritu ziren atzo goizean zehar Kontzejupean, Gazte Astearen barruan; azkenean, ordea, Unai Usabiagak, Jon Joseba Aierdik eta Jon Gerrerok eraman zuten saria (argazkian). Gazteria Sailak antolatuta, hainbat ekimen ari dira egiten azken egunetan; goizean ez ezik, arratsaldean ere lehiaketak izan ziren herrian, eta gaztetxoak musean eta eskoban aritu ziren. Gaur amaituko da Gazte Astea, futbito txapelketarekin eta meriendarekin.