Zaharren Babes Lekuak urteko batzarra egingo du

Urola Kostako Hitza 2013ko urtarrilaren 3a

Zaharren Babes Lekuko kideek urtero bezala, urtarrilarekin batera urteko batzarra egingo dute hilaren 10ean, datorren ostegunean Orioko Kultur Etxean. Bi deialdi egin dituzte zuzendaritza batzordeko kideek; lehena  16:30ean izango da eta bigarrena 17:00etan. Batzarrean, elkarteko kideez gain Beñat Solaberrieta alkateak ere parte hartuko du, Zaharren Babes Lekuko bazkideei hitz batzuk eskainiko baitizkie. Horretaz gain, 2012ko jardueren memoria aurkeztuko dute, zuzendaritza batzordea osatzen duten kideen erdiak utzi egingo du batzordea eta beste kide batzuk hartuko dute kargua. Urteko kuota 2013 urtea hasi denez, ordainketa garaia ere iritsi da. Zaharren Babes Lekuko zuzendaritza batzordetik adierazi dutenez, bazkideen kuotaren ordainketa urtarrilaren 21etik 25era bitartean egin behar dute, 16:00etatik 18:00etara Zaharren Babes Lekuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide