Jantoki beganoa izango da bihar Putzuzulon

Zarauzko Hitza 2013ko urtarrilaren 3a

Hileko aurrenengo ostegunero bezala,  Putzuzulo gaztetxea jantoki begano bihar. Animalia jatorririk gabeko elikagaiekin bi plater eta postrea prestatuko dituzte Tito, P. Bong, Erik, Silvia eta Jon sukaldariek, eta “borondate xumearen” truke dastatzeko aukera izango da, 20:30etik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide