Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urte berriarekin batera, Elkarguneak tarifa desberdinak izango ditu aurrerantzean, eta familia bonoak merketu egin ditu udalak; hala, urtarriletik aurrera 380 eurotan izango dute prezioa familiek, BEZa aparte; orain arte 500 eurotan zegoen bonoa, zerga kontutan hartu gabe. Halaber, 17 urte baino gutxiago duten seme-alaben adinean ez dute bereizketarik egingo, eta bono bakarra izango da indarrean. Bi gurasoak langabezian baldin badaude, gainera, %25eko hobaria izango dute erabiltzaileek.
Bonoa egin nahi dutenek nahiz hobariak lortu nahi dituztenek urtarrilaren 15era bitartean dute izena emateko aukera, Elkargunean. Hori egin ezean, udalak adierazi du orain arteko prezioak kobratuko dizkietela. Hain zuzen, Elkarguneak urtarrilaren 15ean kobratuko du urtarrileko kuota.