Zurekinen sariak jasotzeko azken eguna hilaren 15a da

Zarauzko Hitza 2013ko urtarrilaren 2a

Honakoak dira Zurekin Zarauzko ostalarien elkartearen urte zahar eguneko zozketako irabazleak: 11411, 08992 eta 37751 zenbakidun txartelen jabeak. Elkarteko establezimenduek eskainitako opari sorta bana eskuratu dute bakoitzak. Jakinarazi dutenez, hilaren 15a bitarteko epea dute irabazleek saria jasotzeko. Horretarako Itsas Lur tabernara jo beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide