Museoko dendan %10eko deskontua getariarrentzat

Getariako Hitza 2013ko urtarrilaren 2a

Balentziaga museoko dendan erosketak egiteko %10eko deskontua izango dute getariarrek larunbata bitartean. «Poliki-poliki produktuen katalogoa zabaltzen joan gara bisitarien desioetara aurreratuz, eta gabonak direla aprobetxatuz askotariko opari ideia eskaintzen ditugu: perfumeak, zapiak, liburuak eta josteko artikuluak, besteak beste». Liburu zein txakolina izan ezik, %10 merkeago kostako dute produktuok herritarrentzat. Abantaila hori izateko dokumentu ofizialen bat erakutsi beharko dute erosleek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide