Euskal Selekzioaren aldeko jaialdia izango da Karela Kiroldegian larunbatean

Karkara.eus 2012ko abenduaren 28a

Umeentzako ekintzak eta helduen apustua antolatu dituzte

Bihar, abenduak 29,  Euskal Selekzioak Anoetan jokatuko duen partidua dela-eta, Orioko eta Aiako bizilagunek jaialdia antolatu dute. 10:30ean hasita, Txurrumuski taldearen laguntzaz, umeen...

Umeentzako ekintzak eta helduen apustua antolatu dituzte

Bihar, abenduak 29,  Euskal Selekzioak Anoetan jokatuko duen partidua dela-eta, Orioko eta Aiako bizilagunek jaialdia antolatu dute. 10:30ean hasita, Txurrumuski taldearen laguntzaz, umeentzat herri-kirolak, aurpegiak margotzeko txokoa eta beste hainbat jolas izango dira. Ondoren, 12:00etan, herri kirol apustua egingo dute Helduko kirolariek eta Orioko arraunlariek. Kirol apustuaren amaieran, salda eta txistorra banatuko dituzte bertaratzen direnen artean. Jaialdia Orioko Kiroldegian izango da.

Orioko eta Aiako Udalek, festa honetan parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei, aldarrikapen festa honek gure naziotasunaren bidean urrats berri bat izaten jarrai dezan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide