44 ume zortzi taldetan banatuta gerturatu ziren Ikastolako pergolara baserritar jantzita eta beren jaiotzekin ostegunean. Guraso, aiton-amona eta beste haur batzuek begira zirela gabon-kantuak abestu zituzten, talde bakoitzak bina, batzuk kantu berberak.
Talai Mendikoek erabakia hartu ondoren, talde irabazlea Marina Zalduak, Nahia Orzaizek, Iraia Ruizek, Eider Lertxundik, Naroa De Andresek, Nora Bereziartuak, Judith Arostegik eta Josune Freirek osatutakoa izan zen.
Parte hartzaile guztiek goxoki poltsa bana jaso zuten eta diru saririk ere izan zen.