Portugaleteko jaitsieran bigarren izan da Orioko ontzia

Karkara.eus 2012ko abenduaren 26a

Bidasoaren jaitsieran lehenengo lau postu lortu dituzte oriotarrek

Abenduaren 23an Orioko arraunlariek Portugaleteko lehen traineru jaitsieran eta Hondarribian, Bidasoaren jaitsieran hartu zuten parte.

Portugaleten seniorren bi ontzi aritu ziren sen...

Bidasoaren jaitsieran lehenengo lau postu lortu dituzte oriotarrek

Abenduaren 23an Orioko arraunlariek Portugaleteko lehen traineru jaitsieran eta Hondarribian, Bidasoaren jaitsieran hartu zuten parte.

Portugaleten seniorren bi ontzi aritu ziren senior mailan eta emaitza onak lortu zituzten. Orio Ak bigarren postua eskuratu zuen 19 minutu 36 segundo eta 7 ehunenekorekin, irabazlearengandik, etxeko taldearengandik 6 segundo eta ehuneneko batera.  Orio Bkoek 20 minutu 42 segundo eta 9 ehuneneko denbora egin zuten 11. tokian sailkatuz.

Egun berean Arraunketa olinpikoko Bidasoaren jaitsiera izan zen jokoan Hondarribian, Gipuzkoako Aulki Mugikorreko 2012ko Ligan 3. jardunaldia. Oriok 16 ontzi aurkeztu zituen eta honako emaitzak lortu zituzten beren mailetan:

  1. Emakumezko kadeteen biko bikoitza (Orio A); Emakumezko infantilen lauko bikoitza (Orio A); Emakumezko infantilen biko bikoitza; Senior gizonezkoen lemazainik gabeko laukoa.

  2. Gizonezko kadeteen lauko bikoitza; Gizonezko kadeteen lemazainik gabeko laukoa; Senior gizonezkoen zortzikoa.

  3. Emakumezko infantilen lauko bikoitza (Orio B); Gizonezko infantilen bateko bikoitza; Emakumezko jubenilen biko bikoitza; Emakumezko infantilen biko bikoitza.

  4. Gizonezko jubenilen biko bikoitza; Gizonezko jubenilen bateko bikoitza.

  5. Gizonezko Kadeteen biko bikoitza.

  6. Gizonezko infantilen biko bikoitza.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide