Urteroko ohiturari jarraituz, San Silbestre lasterketa izango da abenduaren 31n goizean Orioko Udalak antolatuta.
11:30ean hasiko da haurren proba, helduena, berriz, 12:00etan. Haurrek buelta txikia egingo dute eta helduek buelta txikia eta, ondoren, handia.
Parte hartu nahi dutenek Karela kiroldegira jo beharko dute edo telefonoz deitu: 943 89 44 28. Haurrek doan izango dute eta helduek, berriz, bi euro ordaindu beharko dituzte.
Proba herrikoia izanik parte-hartzaile guztien artean kirol materiala zozkatuko dute.
Lasterketaren ostean, probaren laguntzaile Arkaitz tabernak, salda beroa partituko du korrikalarien artean.